Inicio Programatutako ikastaroak TAILERRA: KONTSUMO JASANGARRIA ETA ERABILI GABEKO ARROPAREN BIRZIKLATZEA. TIRA HARITIK

TAILERRA: KONTSUMO JASANGARRIA ETA ERABILI GABEKO ARROPAREN BIRZIKLATZEA. TIRA HARITIK

banner_portugalete on_consumo sostenible

Urtarrilak 16
17:00 – 20:00
Santa Klara Kulturtegia. Bilera-gela (2. solairua)
Casilda Iturrizar, 10. 48920 Portugalete

Dinamiza
Airí Ferrer Diseinuan (Elisava & Southamptoneko Unibertsitatea) eta Enpresa Jasangarritasunaren Kudeaketan (Cambridge Institute for Sustainability Leadership) lizentziaduna da. Hogei urtez modaren industrian egin du lan hainbat arlotan, hala nola diseinuan eta talde- ekoizpen eta kudeaketan Europan eta Asian. Izan ere, hantxe bizi eta lan egin zuen 6 urtez. 2018an Bilbora joan zen bizitzera eta gaur egun moda jasangarriko aholkulari gisa dihardu. 2021etik Fashion Revolution Euskadi mugimenduaren koordinatzailea da helburua delarik euskal herritarrak kontzientziatzea eta inplikatzea industria jasangarriago eta errespetuzkoago bat lortzeko bidean. Helduentzako, gazteentzako, adituentzako eta zaleentzako hitzaldi eta mintegi espezializatuetan parte hartu ohi du, batetik, ehungintzari eragiten dioten arazoez jendeari kontzientzia harrarazteko eta, bestetik, jasangarritasunaren eta kontsumo arduratsuaren aldeko aldaketarako tresnak emateko ere bai.

Deskribapena
Hitzaldia: Ingurumen-inpaktua ehungintzaren ekoizpen-katean (1 ordu).
Ehungintzaren ekoizpen-kateko ingurumen-inpaktuaz hitz egingo dugu, lehen fasetik (lehengaia) azkenengora (janzkiaren hondarrak). Halaber, kontsumitzaile gisa ahalik eta aztarnarik gutxien sortzeko, zer egin dezakegun eta zein fasetan landuko dugu.


Lantegia: Gure etxeetan sortzen ditugun ehun-hondakinen inguruko sormen-lantegia (2 ordu). Etxean ditugun ehun-hondakinak nola aprobetxatu ikasiko dugu, upcycling bezalako sormen-tekniken bidez. Diseinatutako teknika honek birziklatutako materialak produktu berri bihurtzen ditu.

Helburuak
Helburu behinena da modaren ingurumen- eta gizarte-inpaktuari buruzko informazioa ematea askotan ezezaguna baita. Hartara, gure arropa erosteko eta zaintzeko erabakiak hartzerakoan beste modu batean jardun ahalko gara. Gure erabaki guzti-guztiek badute garrantzia. Gainera, ikasleek etxean erreplikatzeko errazak diren sormen-teknikak ikasiko dituzte lantegian, ehun-hondakin horiek guztiak aprobetxatuta edukiontzian amaitu ez dezaten.

Metodologia
Hitzaldiaren kontzeptuak ikasiko ditugu, diapositibetan eta azterlan-kasuetan oinarrituta. Lantegirako, josteko makinekin eta josteko elementuekin lan egingo dugu artisau-erara. Elkarrekin ikasiko dugu soberan dauden jantziak edo oihalak nola berreskuratu eta nola sortu produktu berri bat.

Parte hartzeko baldintzak
Portugaleteko gizarte-erakundeetako kideek izango dute lehentasuna.
Tailerra doan da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua.

INSKRIPZIOA