|
Entitatearen helburuak boluntariotza arlokoak
Casa del Salvador elkartea Saltillo Etxeko familia- etxean dago.Hiru eta hemezortzi urteen arteko haur eta nerabeentzako bizileku etxea da. Haur eta nerabe horiek Gizarte Ongizateak bidaliak dira. Helburua da haurrek dituzten oinarrizko beharrak eta arazoak konpontzeko osoko arreta eskaintzea. Egitasmoaren helburua da baliabide pertsonalik ez izateagatik beren burua murgilduta ikusten duten gizarteko errealitate berrian sartzeko behar besteko garapen pertsonal eta sozialerako laguntza ematea. Horretarako, eginbehar guztien ardatza honako hauek izango dira: gizarteratzea, gaitasun linguistikoa hobetzea, une jakin batean bizi diren ingurua eta gizartea ezagutzea, sartzeko prestatzea eta aisialdirako bestelako ereduak eskaintzea. Entitateak diharduen arloak Gizarte bazterketa. Gizarte desabantzailea izateko arriskua duten taldeen sustapena. Nazioarteko kooperazioa eta laguntza etorkinei.
Zein talderen alde diharduen Gizartetik baztertutik edo baztertzeko arriskuan dauden familiak eta lagunak. Gizartetik baztertutik edo baztertzeko arriskuan dauden adingabeak.
Herritarrei ematen dizkien zerbitzuak Adingabe babestuen egoitzaren programa. Adingabe horien etxea den horretan eskolaz kanpoko jarduerak, dinamikak eta aisialdi-jarduerak garatzen dira. Adingabeen eguneko egoitza. 8:00etatik 14:00etara, eskola-absentismo edo gizarte-jokaera arazoak dituzten haurrentzat. Haiekin batera egiten da lan, arazoak konpontzeko eta geroago gizarteratu ahal izateko.
|