Inicio Zer da Adaka Zerbitzuak

BOLUNTARIOTZA PORTUGALETEN SUSTATZEKO 2018KO DIRU-LAGUNTZAK

Portugaleteko Udalak Boluntariotza Portugaleten Sustatzeko 2018ko Diru-Laguntzen deialdia egin du.

Portugaleteko Udalak diruz lagundu behar ditu Portugaleten diharduten irabazteko asmorik gabeko entitate, udalerrian egoitza soziala dutelarik gizarte egitarau zehatzak gara ditzaten boluntariotza bultzatu eta sustatzean.

Modalitateak

  1. Boluntariotza sustatzeko egitasmoen diru-laguntzak. Egitasmo horiek boluntarioak erakartzeko, sentsibilizatzeko, zabaltzeko, leialtzeko eta trebatzeko izan behar dute. Halaber, elkarteen barruko egitura sendotzeko balio behar dute.
  1. Portugaleten Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa bultzatzeko egitasmoen diru-laguntzak. Egitasmo horiek zehatz-mehatz oinarri izan behar dute ikaskuntzari eta zerbitzuari buruzko alderdietan. Horren kariaz, egitasmoek deskribatu behar dute parte-hartzaileek egitasmoa burutzean nola parte hartzen duten, alegia, beharrak antzemateko, egitasmoa diseinatu, burutu baita azken ebaluazioa egiteko orduan ere.

Eskabideak eta epeak

Eskabideak egiteko idazki-eredua erabiliko da eta Portugaleteko udaletxeko Erregistro Nagusira ekarriko da (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara), edo San Roke enparantzan dagoen Herritarren Informazio eta Arreta Bulegora (astelehenetik ostiralera 14:30etik 20:15era eta larunbata 9:00etatik 13:45era).

Bestela, Herri-Administrazioen Erregimen Juridikoari eta Administrazio-Jardunbide Arruntari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 atalak aurreikusten dituen bideak ere erabili ahal izango dira.

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 15era arte izango da.

iconopdf

Oinarri-aranak

Deialdia onestea                                                                            

files-word I. Eraskina

 

Eskaera

Azken eguneratzea (Asteartea, 2018(e)ko iraila(r)en 04-(e)an 10:50etan)