Nagusi konektatuak
TOKIKO ESTRATEGIA ETEN DIGITALIK GABEKO ZAHARTZE AKTIBOA BULTZATZEKO Helburu orokorra. Lagundu nagusiei zahartze aktiboa lortzen baita haien parte-hartze soziala hobetzen ere telefono adimendunak erabilita eten digitala txikiagotzeko xedez. |
|
Deskribapen laburra Belaunaldiarteko proiektu honen helburua da nagusiei laguntzea telefono adimendunak (Smartphone) ezagutarazten eta erabiltzen ahalduntze eta inklusiorako tresna gisara. Hori horrela, zahartze aktibo eta osasungarriago bat bultzatzen da parte-hartze sozial eta belaunaldiartekoarekin batera. "IKT Inklusio Eragileak" boluntario-talde bat sortu eta gaitu egiten da, adineko pertsonek smartphone-ak erabiltzean dituzten zailtasunak eta erabilerak aztertzeko, eta, ondoren, jarduketa-, prestakuntza- eta laguntza-plan bat diseinatzeko, eten digitala murrizten laguntzeko xedez. Eten digitalik gabeko zahartze aktiborako tokiko estrategia diseinatu da, Ikaskuntzaren eta Zerbitzu Solidarioaren metodologiaren bidez. "IKT Inklusio Eragileak" boluntario-talde bat sortu eta gaitu egiten da, adineko pertsonek smartphone-ak erabiltzean dituzten zailtasunak eta erabilerak aztertzeko, eta, ondoren, jarduketa-, prestakuntza- eta laguntza-plan bat diseinatzeko, haiek gizarte digitalean sartzeko xedez.
|
|
Proiektuaren justifikazioa Euskadi zahartzen ari da, mendebaldeko herrialde guztiei eragiten dien fenomenoa da baina autonomia-erkidegoan nabarmenagoa da, Eusko Jaurlaritzak urtero egiten duen Osasun Publikoaren Inkestaren arabera. Ezkerraldea da biztanleria zahartuena duen Bizkaiko eremua, eta, bereziki, Portugalete, 65 urtetik gorako biztanleen % 27,4rekin. Adineko pertsonek bizitza duin eta aktiboa izateko eskubidea dute, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta egoera ahulei aurre egiteko arreta bermatu behar zaizkielarik. Lan-esparru horretan, hain zuzen, aurkitzen ditugu Informazio- eta komunikazio-teknologien erabilerari buruzko datuak, Estatistikako Institutu Nazionalak 2019an egindako inkestaren bidez. Proposamena Portugaleteko adinekoen erabilerari eta zailtasunei buruzko datuak lortzean datza. Beraz, esparrua hauxe delarik Portugaleteko adinekoen eten digitala murrizteari erantzun nahi dio proiektuak. |
Azken eguneratzea (Osteguna, 2020(e)ko abendua(r)en 17-(e)an 14:49etan)