Inicio Programatutako ikastaroak TAILERRA: NOLA DISEINATU GURE GIZARTE-ERAKUNDEEN PROIEKTUAK

TAILERRA: NOLA DISEINATU GURE GIZARTE-ERAKUNDEEN PROIEKTUAK

banner adaptado 517x250px disenar proyectos cast

Azaroak 12 eta 19
17:00 - 20:00
Gazte Gela. Ikus-entzunezkoen gela
Maestro Zubeldia kalea z. g. 48920 Portugalete

Dinamizatzailea
Ricardo Fernández Quintana

Aditua da Bizkaiko, Latinoamerikako eta Afrikako proiektuen identifikazioan, formulazioan, jarraipenean, justifikazioan eta ebaluazioan. Hogeita bost urteko esperientzia eta lana du gizarte-erakundeetan eta garapenerako lankidetzan, hainbat arlotan esku-hartze ugari eginda, eta kultura-egokitasunaren, giza eskubideen, generoaren eta ingurumenaren ikuspegiak txertatuta. Esperientziaduna da administrazio publikoan Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzan, Eusko Jaurlaritzaren deialdietan euskal GGKEek aurkeztutako proiektuen jarraipena egiten.

Deskribapena
Gizarte-erakundeek esku hartzen duten errealitatearen ezagutza zabala dute, eta oso argi dituzte beren helburu estrategikoak. Hala ere, esku hartzeko proposamenak helarazterakoan, beti ez da erraza izaten erakundeen informazio eta ezagutza hori guztia laburbiltzea eta antolatzea eta dokumentu batean jasotzea. Horretarako, funtsezkoa da helburuak eta xedeak sistematikoki helarazten ikastea, beren proiektuak eskuragarriagoak izan daitezen hobeto ezagutzeko interesa izan dezaketen lagun edo erakundeentzat.

Helburuak
Tailer praktiko honen bidez, ikasleek proiektuen diseinuari eta formulazioari aurre egiteko esparru logikoaren metodologia ezagutuko dute.
Ikasleek proiektuak sistematikoki identifikatzeko eta formulatzeko oinarrizko eta beharrezko tresnak eskuratuko dituzte.

Edukiak
Proiektuak identifikatzea. Arazoen zuhaitza eta konponbideen zuhaitza. Formulazioa. Testuingurua, aurrekariak eta justifikazioa. Esparru logikoa (proiektu baten plangintza-matrizea). Helburuak, emaitzak, jarduerak, adierazleak, egiaztapen-iturriak, hipotesiak). Zeharkako ikuspegiak (generoa, ingurumena, etab.)
Jarraipena
Justifikazioa
Ebaluazioa

Metodologia
Metodologiak aurkezpen bat izango du, tailer osoan zehar gida izango dena, eta proiektuen diseinuan ohikoenak diren adibide eta kasuistikak agertuko ditu. Ariketak eta kasu praktikoen azterketak egingo dira.

Parte hartzeko baldintzak
Portugaleteko gizarte-erakundeetako kideek izango dute lehentasuna.
Tailerra doakoa da ikasleentzat eta gastua Portugaleteko Udalak hartzen du bere gain.

INSKRIPZIOA