Inicio Programatutako ikastaroak Tailerra: REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK? ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN

Tailerra: REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK? ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN

z4_reels_pic

Dinamizatzailea
SARA MAULEÓN
Sara Mauleón CEO eta Shyncrica enpresaren fundatzailekidea da. Ikus-entzunezko  komunikazio, ekintzailetza eta enpresa-zuzendaritzan eginiko ikasketak uztartzeaz gain,
enpresek aurre egin beharreko erronka eta beharrizanetan ere espezializatua da. Shyncrica enpresan arlo askotariko negozioen komunikazioa eta ikusgarritasuna hobetzen dihardu helburu duelarik haiek haziz eta eguneratuz joateko estrategiak abiaraztea. Gainera, Euskadiko (Hemen Elkartea) zine eta arte eszenikoetako emakumeen elkarteko kidea da. Halaber, Bizkaiko emakume enpresari eta zuzendarien elkartekoa (AED).
Linkedinen profila: https://www.linkedin.com/in/sara-maule%C3%B3ncarbayo-
58b379149/?originalSubdomain=es.
Prestakuntza–saioan Shyncricaren arte– eta sormen-– zuzendari Marta Beitiak ere kolaborazio–lanak egingo ditu. Azken urteotan edukisormenaren esparruko komunikazioaren eta  artisautzaren arloan trebatu da bai bere “@bymartsattacks” markarako (TikToken 100. 000 jarraitzaile baino gehiago) bai beste marka batzuetarako ere. Espainiako Sortzaileen Klubeko hiru gazte sortzaileen hirugarren postuan egon zen 2018an. Haren indargunea sare sozialak dira non bilatzen baititu hala negozioak nola enpresak erakusteko modu desberdinak eta entretenigarriak.
Linkedinen profila: https://www.linkedin.com/in/marta-beitia-9b89a1129/

Deskribapena
Bideo laburrak ez dira moda–kontu hutsa, gaur egun sare sozialen komunikazio-formatuetan puri-purian baitaude. Garrantzitsua da ulertzea nola funtzionatzen duten. Hala, hausnartu egingo dugu ea formatu mota hori aplikagarri den gure komunikazioan era batera zein bestera.
Tailerrean horrelako bideo laburrak planteatzeko eta zure sakelakoaz grabatzeko gidalerro batzuk eskainiko ditugu, betiere emaitzarik onenak ateratzeko xedez. Instagram eta TikTok sare sozialen editore natiboek eskaintzen dizkiguten funtzionalitate nagusiak birpasatuko ditugu. Izan ere, klasean praktikaldia egingo dugu.

Edukiak
1. Zergatik da interesgarria formatu hau komunikatzeko?
2. Bideo hauen ezaugarriak birpasatuko ditugu bai eta jardunbide onak ere gizarte-, elkarte- eta kultura–arloetako adibide eredugarriak baliatuta.
3. Hausnarketa: zein eduki mota bota genezake Reel edo TikTok-en? Nola egokitu gintezke komunikazio mota honetara?
4. Nola sortu Reel bat Instagramen urratsez urrats. Instagram–en bideoeditorearen ezaugarriak. Ariketa praktikoa.
5. TikTok–en bideo–editorearen ezaugarriak.
6. Formatu hauetako bideoak sortzeko tresna osagarriak.

Metodologia
Tailerrak bi atal izango ditu: bata, jardunbide onen analisia, hau da, hausnartzea gure edukiak nola egokitu formatu hauetara, eta, bestea, atal garrantzitsua, Instagram-en editorearekin
bideo labur bat sortzeko praktikaldia bera.
Hori dela eta, garrantzitsua da ikastarora bertaratzen direnek sare horretan profila izatea.

Egutegia
Maiatzak 24 eta 31 (azteazkena), 10:30 - 13:00

Tokia
Portugaleteko Gazte Gela.
Maestro Zubeldia z/g • 48920 Portugalete

Parte–hartzeko baldintzak
Portugaleteko gizarte–elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.
Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du
bere gain gastua.

INSKRIPZIOA

 
Hurrengo Jarduerak
No events