Inicio Programatutako ikastaroak Tailerra: REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK? ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN

Tailerra: REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK? ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN

pic taller 1_amaia dosouto

REELS, TIKTOK, YOUTUBE SHORTS… ZER DIRA BIDEO LABUR HORIEK?

ETA BATEZ ERE, NOLA ATERA HORRI ATARRAMENDUA NIRE KASUAN

Dinamizatzailea: Amaia García Dosouto

Soziologian lizentziatua, 2005. urtetik komunikazio arloan dihardu eta 2008tik marketin-estrategian eta komunikazio digitalean, hain zuzen, sare sozialetan espezializatua delarik.

"No te pierdas en las redes" marketin digitalaren agentzia 2012an sortu zuen helburu izanik enpresei nahiz profesionalei baliabide digitalen kontrola ematea. Hori lortzeko, hiru ardatz hauek aipatu behar dira:

  • Estrategiaren diseinuan sostengua ematea.
  • Enpresan gaikuntza lortzea prestakuntzaren bidez bai eta ikastaroak antolatu eta parte hartuz ere.
  • Estrategiaren aplikazioan laguntzea xedea autonomia delarik.

Metodologia hau erabilita, Euskal Herriko 400 negoziotan baino gehiagotan aritu da. Sare sozialetarako estrategiak diseinatu ditu honako hauetarako guztietarako: Bizkaiko Foru Aldundia (Prestgaude), Basauriko Udala (Kaleartean), Karraskan elkartea, Azkuna Zentroa edo Euskalduna Jauregia.

Linkedin: https://www.linkedin.com/in/amaiagarciadosouto

Deskribapena 

Bideo laburrak ez dira moda-kontu hutsa, gaur egun sare sozialen komunikazio-formatuetan puri-purian baitaude. Garrantzitsua da ulertzea nola funtzionatzen duten. Hala, hausnartu egingo dugu ea formatu mota hori aplikagarri den gure komunikazioan era batera zein bestera.

Tailerrean horrelako bideo laburrak planteatzeko eta zure sakelakoaz grabatzeko gidalerro batzuk eskainiko ditugu, betiere emaitzarik onenak ateratzeko xedez. Instagram eta TikTok sare sozialen editore natiboek eskaintzen dizkiguten funtzionalitate nagusiak birpasatuko ditugu. Izan ere, klasean praktikaldia egingo dugu.

Edukiak

  • Zergatik da interesgarria formatu hau komunikatzeko?
  • Bideo hauen ezaugarriak birpasatuko ditugu bai eta jardunbide onak ere gizarte-, elkarte- eta kultura-arloetako adibide eredugarriak baliatuta.
  • Hausnarketa: zein eduki mota bota genezake Reel edo TikTok-en? Nola egokitu gintezke komunikazio mota honetara?
  • Nola sortu Reel bat Instagramen urratsez urrats. Instagram-en bideo-editorearen ezaugarriak. Ariketa praktikoa.
  • TikTok-en bideo-editorearen ezaugarriak.
  • Formatu hauetako bideoak sortzeko tresna osagarriak.

Metodologia

Tailerrak bi atal izango ditu: bata, jardunbide onen analisia, hau da, hausnartzea gure edukiak nola egokitu formatu hauetara, eta, bestea, atal garrantzitsua, Instagram-en editorearekin bideo labur bat sortzeko praktikaldia bera. Hori dela eta, garrantzitsua da ikastarora bertaratzen direnek sare horretan profila izatea.

Egutegia 

Azaroak 25 (ostirala), 10:00etatik 13:00etara.

Tokia: Santa Klara kulturtegia. Bilera-aretoa (bigarren solairua)

Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete

Parte hartzeko baldintzak

Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua.

 

INSKRIPZIOA

 

 
Hurrengo Jarduerak
No events