Inicio Programatutako ikastaroak Tailerra: NOLA ORDENATU INTERNETEN AURKITZEN DUGUN INFORMAZIOA

Tailerra: NOLA ORDENATU INTERNETEN AURKITZEN DUGUN INFORMAZIOA

pic taller 2_amaia dosouto

PRESTAKUNTZA LANTEGIAK  

AURREZ AURREZKOA  

NOLA ORDENATU INTERNETEN AURKITZEN DUGUN INFORMAZIOA

Dinamizatzailea: AMAIA GARCÍA DOSOUTO

Soziologian lizentziatua, 2005. urtetik komunikazio arloan dihardu eta 2008tik marketin-estrategian eta komunikazio digitalean, hain zuzen, sare sozialetan espezializatua delarik.

"No te pierdas en las redes" marketin digitalaren agentzia 2012an sortu zuen helburu izanik enpresei nahiz profesionalei baliabide digitalen kontrola ematea. Hori lortzeko, hiru ardatz hauek aipatu behar dira:

Metodologia hau erabilita, Euskal Herriko 400 negoziotan baino gehiagotan aritu da. Sare sozialetarako estrategiak diseinatu ditu honako hauetarako guztietarako: Bizkaiko Foru Aldundia (Prestgaude), Basauriko Udala (Kaleartean), Karraskan elkartea, Azkuna Zentroa edo Euskalduna Jauregia.

Linkedin: https://www.linkedin.com/in/amaiagarciadosouto

Deskribapena

Ohikoa da bai lanagatik bai gure interesengatik lineako informazioa bilatzea baina toki asko dagoenez, erraza da galtzea. Hala ere, hala bilaketan nola informazio horren antolamenduan lagungarri izan daitezkeen tresna digitalak ere badaude. Hori horrela, horretan ematen dugun denbora guztia baliagarria izango da. Areago, sare sozialek berek eskaintzen dizkigute baliodun informazioa topatzen laguntzeko moduko funtzionalitateak.

Tailerrean tresna eta funtzionalitate horiek aztertuko ditugu Interneteko informazio-bilaketa horiek arrakastatsuagoak izan daitezen.

Edukiak

  • Bilaketa aurreratua Googlen. Ikasiko dugu nola egin bilaketa mugatuak eta oso zehatzak.
  • Alertak sortzea Googlek gure ordez bilaketak egin ditzan.
  • Markatzaileak gure nabigatzailean egitea oso kontsultatuak diren webguneetarako sarbide zuzenak sortzeko.
  • Eduki-agregatzaileak sortzea zeinetan informazio-iturri askotarikoak batu eta antolatu ditzakegun. Tresnaren adibidea: Feedly
  • Edukia sare sozialetan bilatzeko funtzionalitate interesgarriak: bilatzaileak, alertak…
  • Pinterest eduki-antolatzaile gisara.

Metodologia

Tailerrean tresnen funtzionalitate nagusiak ikusiko ditugu. Kasuan kasuko erabilera aplikagarriak landuko ditugu eta ariketa praktikoak ere egingo ditugu parte-hartzaileak trebatu daitezen.

Egutegia

Azaroak 11 (ostirala), 10:00etatik 13:00etara

Tokia: Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela (bigarren solairua)

Casilda Iturrizar, 10. 48920 Portugalete

Parte-hartzeko baldintzak

Portugaleteko gizarte-elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

Lantegia doakoa da ikasleentzat. Portugaleteko Udalak hartuko du bere gain gastua.


INKRIPZIOA

Azken eguneratzea (Astelehena, 2022(e)ko urria(r)en 24-(e)an 08:29etan)

 
Hurrengo Jarduerak
No events