Inicio Programatutako ikastaroak 8.- Tailerra: parte-hartzea garai likidoetan

8.- Tailerra: parte-hartzea garai likidoetan

taller-8

Hizlaria

Andoni Lastra

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua eta talde-trebatzailea. KULTIBA Cambios Culturales enpresako Parte-Hartze eta Prozesu Parte-Hartzaileen Dinamizazio Sailaren arduraduna 2014tik.

Deskribapena

Oraingo gizartean egitura egonkorrek gero eta toki gutxiago dute egitura informal eta aldi baterakoen mesedetan. Egun, gainera, taldeak garrantzi gutxiago du; norbanakoak, aldiz, gehiago. Hori dela eta, testuinguru honetan gobernu desberdinek erakundeen gobernantza herritarrei ireki behar diete beren eskakizunei gardentasunez erantzuteko.

Edukiak 

Bi saio antolatu ditugu. Lehenengoan elkarrizketarako abagunea bultzatuko dugu gaia delarik parte-hartzerako eredu berriak aztertzea gaur egungo baldintzagarriak aintzat hartuta eta herritar guztiek parte hartu ahal dutela bermatuta. Izan ere, jardunbide onen adibideak jorratuko ditugu. Bigarren saioan, ordea, Portugaleteko gizarte-eragileek parte hartzen duten testuingurua aztertuko dugu. Halaber, atarramendua ateratzeko nola baliatu ahal duten egoera berria landuko dugu.

Metodologia

Mahai-inguruaz baliatuko gara egitura likidoetan oinarrituriko parte-hartzerako eredu berriei buruz debatea sustatzeko xedez.

Egutegia

2020ko maiatzaren 13a eta 20a. 17:00-20:00

Tokia

Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela (bigarren solairua). Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete

 

Izen-ematea

 

 
Hurrengo Jarduerak
No events