Inicio Programatutako ikastaroak 6. Lantegia: Emozioen adimena hobeto molda gaitezen

6. Lantegia: Emozioen adimena hobeto molda gaitezen

taller-6

Dinamizatzailea

SILVIA CARRERAS GRACIA

Gizarte Lanean diplomatua eta Lan Zientzietan lizentziatua. Bitartekari-lanak egiten ditu eta coach profesionala ere bada. Azken hamar urteotan banakako eta taldekako garapenaren arloa jorratu du. Lan-gatazketan bitartekari ere aritu da. Egun LKS enpresako giza-garapenaren taldeko aholkulari seniorra da.

Helburuak

Lantegi honek helburu du parte-hartzaileen emozioen adimena hobetzea. Hori lortzeko, eguneroko emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikasiko dugu. Hori horrela izanik, osasun emozional hobea izango dugu.

Edukiak 

• Emozioen identifikazioa. Nola jakin zer sentitzen dudan gorputza eta gogoa ere erabiliz. Ikasi identifikatzen zer sentitzen duten besteek.

• Emozioen ulermena. Ulertzea emozioek zertara gonbidatzen zaituzten eta zer esaten diguten. Hala, ulermen hori bizitzan ohiko zerbait izango da.

• Emozioen kudeaketa. Emozioak baliatuta zerbait osasungarria egingo dugu norberarentzat eta ingurukoentzat ere bai. Horretarako, gorputzeko teknikez gain, kognitiboak direnak ere erabiliko ditugu.

Metodologia

Lantegi praktikoa, edukiak dinamikoki eta era dibertigarri batez barneratzen laguntzeko.

Tokia

Santa Klara kulturtegia. Casilda Iturrizar kalea 10. 48920 Portugalete

Izen-ematea
 
Hurrengo Jarduerak
No events