Inicio Programatutako ikastaroak 4.- Tailerra: Bideo bidezko komunikazioa, sakelakoa erabilita

4.- Tailerra: Bideo bidezko komunikazioa, sakelakoa erabilita

taller-4

Dinamizatzaile

ITXASO DIAZ

Ikus-entzunezkoetan lizentziatua. Arte eta Teknologian doktoregaia. Duela 16 urtetatik hona, bideosortzailea, dokumental-egilea eta proiektu parte-hartzaileen diseinatzailea izan da. Berebat, bideo-zikloak antolatzen ditu bai eta kultur-ekitaldiak ekoitzi ere.

Deskribapena

Gaur egun, bideoa nagusi da bai Interneten bai sare sozialetan. Bideoz hobeto komunikatu dezakegu bai eta azaldu ere eraginkortasunez zein lan egiten dugun gure entitateetan. Erraza da lortzen, horretarako gure sakelakoa baino behar ez baitugu. Baina, nola egin ditzakegu bideo hobeak sakelakoaz ? Zer elementu kontuan hartu behar dugu nahi duguna hobeto komunikatzeko?

Edukiak

Bideoen gidoia eta edukiak antolatu eta planifikatzea, filmatzea askoz eraginkorragoa izan dadin.

Editatzea bideoak erraz eta azkar bideoaren profesionalak ez direnentzako aplikazio intuitibo eta egokiekin. Errotulazioak eta azpitituluak gehitzea. Off-eko ahotsak grabatu eta audio-bolumenak doitzea. Musika gehitzea. Zure bideoa esportatu eta argitaratzea. Sare sozialetan partekatzea.

Metodologia

Tailerrak alde teorikoa izango du. Dinamika praktikoak ere izango ditu osagarri.

Egutegia

Tailerrak 4 orduko bi saio ditu, goizez.

2020ko urtarrilaren 18an eta 25ean, 10:00etatik 14:00etara

Tokia

Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela ( 2.solairua). Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete


Izen-ematea

 

Azken eguneratzea (Asteazkena, 2019(e)ko urria(r)en 23-(e)an 12:23etan)