Inicio Programatutako ikastaroak 3.- Tailerra: Nazio Batuak eta 2030 Agenda hasiberrientzat

3.- Tailerra: Nazio Batuak eta 2030 Agenda hasiberrientzat

taller-3

Dinamizatzaileak

RUBÉN IÑIGUEZ, UNESCO Etxea

Politika-zientzietan lizentziatua eta bibliotekonomian teknikaria. Unesco Etxearen Dokumentazio- Zentroko eta komunikazioko arduraduna duela 20 urtetik hona.

Ikastaroak eta mintegiak ematen ditu. Eskualde- eta toki- entitateek Garapen Jasangarrirako Helburuak inplementatzeko duten garrantziari buruzko txosten-egilea da.

NEKANE VIOTA, UNESCO Etxea

Espezialdua da giza-garapenari begirako jasangarritasunean. Unesco Etxean 10 urte daramatza mundu bidezkoago, jasangarriago eta berdinzaleago baten alde lan egiten. Hori horrela izanik, hezkuntza-proiektuak garatzen ditu gizarte-eraldaketa, giza-eskubideen defentsa, sentsibilizaio soziala eta eragin politikoa, besteak beste, lortzeko xedez. Azken urteotan, A2030 eta GJHetan espezializatu egin da.

Deskribapena

Nazio Batuen 2030 Agendak helburu globalak, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), hain justu ere, multzokatzen dituen agenda unibertsal bat ezartzen du helburu duelarik pobrezia era askotara desagertaraztea, berdintasun-eza murriztea bai eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea ere.

Ikastaroan Nazio Batuen funtzionamendua bertatik bertara ezagutuko dugu. Orobat, 2030 Agenda eta gure bizitzetan duen eragina landuko dugu. Horren harira, landuko dugu nolako eragina izan dezakegun geure udalerrian, auzoan, eskolan eta elkartean agendaren helburuei begira.

Edukiak

Nazio Batuen sistema:

  • Ibilbide historikoa
  • Egitura eta funtzionamendua

2030 Agenda:

  • Aurrekariak eta eraketa.
  • Garapen Jasangarrirako Helburuak ikuspegi kritikoz landu.
  • Agenda gauzatu: esatetik egitera…
  • Gizarte zibilaren papera.
  • GJHak gure udalerrira jaitsi.

Metodología

Tailerrak alde batetik, atal teoriko bat izango du; bestetik, dinamika parte-hartzaileak izango ditu osagarri gisara. Bertan, agiri eta argitalpen garrantzitsuak, bideoak eta webguneak jorratuko dira kontzeptuak eta tresnak bereganatzeko xedez. Hala, elkarte eta pertsona konprometituen lana bultzatu nahi dute.

Egutegia

2019ko abenduaren 2 eta 9a, 17:00etatik 20:00etara

Tokia

Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela (bigarren solairua). Casilda Iturrizar, 10. 

48920 Portugalete


Izen-ematea

 

Azken eguneratzea (Asteazkena, 2019(e)ko urria(r)en 23-(e)an 12:15etan)