Inicio Programatutako ikastaroak 2.- Tailerra: Nola hobetu garapenerako lankidetzako proiektuak. “Proiektuak ekintza bihurtutako ametsak dira”

2.- Tailerra: Nola hobetu garapenerako lankidetzako proiektuak. “Proiektuak ekintza bihurtutako ametsak dira”

taller-2

Dinamizatzailea

LILIANA DEL VALLE PADILLA

Gizarte-langilea, Ikus-entzunezko-, Enpresaritza- eta Erakundeei begirako Komunikazio Kudeaketan, Parte-hartze eta Komunitateko Garapenean eta Programa eta Proiektu Sozialen Gerentzian masterduna. Proiektu sozialak diseinatu eta kudeatzeko esperientzia handia du, betiere plangintza estrategikoaren ikuspegitik.

Deskribapena

Garapenerako lankidetza-proiektuetako jardunbide onak landuz proiektuak kontzeptualizatu, diseinatu, burutu eta balioesteko prozesuaz jardungo dugu.

Edukiak

  • Proiektuen zikloa, emaitzen araberako kudeaketa eta esparru lojikoaren ikuspegiaren erabilera.
  • Proiektu bat diseinatzeko aldiak. Esparru lojikoaren matrizearen ikuspegia.
  • Diagnostikoa eta helburu nahiz jardueren formulazioa.
  • Taldelana kasuak aztertzeko.

Metodologia

Tailerra dinamika interaktibo eta lan-mahaien bitartez garatuko da. Esparru lojikoaren metodologiaren gaineko kontzeptuak landuko dira benetako kasuak eta jardunbide onak aztertuz.

Egutegia

Azaroak 27, abenduak 4 eta 11 (asteazkena), 17:00etatik 20:00etara

Tokia

Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela ( 2.solairua). Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete

 

Izen-ematea

 



Azken eguneratzea (Asteartea, 2019(e)ko urria(r)en 22-(e)an 13:43etan)