Inicio Programatutako ikastaroak 2. Lantegia: Pentsamendu bisuala. Lan-dinamika parte-hartzaile berrien erabilpena

2. Lantegia: Pentsamendu bisuala. Lan-dinamika parte-hartzaile berrien erabilpena

2018-2019cabecera
ibongarmendia

IBON GARMENDIA

Manahmana enpresako erraztailea. Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntzan (LEINN) Mondragon Unibertsitatean graduduna. Team Mastery Programa Mondragon Unibertsitatean (talde-coaching). Proiektuak inkubatzeko diseinuan aritua. Nazio eta nazioarte mailan (Europa, Asia, Ipar Amerika eta Latinoamerika) esperientziaduna.

Helburua

Helburu orokorra: parte-hartzaileei pentsamendu bisualaren gaineko gaikuntza (trebetasunak, tresnak eta haien aplikazioa) ematea beste hizkuntza bat izan baitaiteke haien lanean dinamika berriak bultzatze aldera.

Helburu zehatzak: pentsamendu bisualaren oinarriak ezagutzea.

Ikustea ea kontzeptu horiek aplikagarriak diren parte-hartzaileak kontuan hartuta. Hala, ikusiko da zein egoeratan erabili ahalko den beste hizkuntza batzuekin uztartu ahal izateko.

Parte-hartzaileak dinamiketan eta tresnetan gaitzea bai bileretan bai ikasteko guneetan guztiek elkar ulertzearen mesedetan.

Ikonografia oinarrizkoa eta lan-txantiloiak diseinatzen jakitea egunerokoan erabiltzeko xedez.
Edukiak

1• saioa: zer da pentsamendu bisuala? Gakoak eta erabilpena. Oinarrizko hiztegi bisuala: zehatzetik abstraktura. Nola islatu ideiak. Pentsatu bisualki: irudikatu, behatu, ikusi, islatu. Lan egiteko era bisualagoak bultzatzeko material egokiak.

2 • saioa: saioen diseinua: irekiera, azterketa eta itxiera. Ideiak sortu, klusterizazioa eta aukeraketa. Buru-mapak: zer diren eta zertarako balio duten. Metaforen indarra. Oinarrizko txantiloiak eta dinamika lotuak.

3 • saioa: komunikazio-bideak: arrazoia, hitzak, emozioa, ekintza. Material bisualak erabili lan-mailaren arabera. Saio parte-hartzaileak diseinatu: lan-taldeen eta azpitaldeen artea. Role-playinga txantiloi bisualekin eta dinamika lotuekin. 
Metodologia
Lantegi moduko metodologia erabiliko da. Gakoak diren kontzeptuen azalpenak elkarte parte-hartzaileen errealitateari aplikatutako adibide praktikoekin uztartuko dira.
Betekizunak
Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkartekideek izango dute lehentasuna.
Tokia

Santa Klara kulturtegia. Bilera-gela. Bigarren solairua.

Casilda Iturrizar kalea 10. 48920 Portugalete

Doako inskripzioa. Sartu esteka honetan

Azken eguneratzea (Astelehena, 2018(e)ko azaroa(r)en 12-(e)an 11:59etan)

 
Hurrengo Jarduerak
No events