Inicio Programatutako ikastaroak 1. Lantegia: Elakarteak eta datu pertsonalak babestea

1. Lantegia: Elakarteak eta datu pertsonalak babestea

LANTEGIA: ELKARTEAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEA

2018ko azaroaren 17a eta abenduaren 1a

10:00-13:00

HIZLARIA

naiara souto  foto

 

NAIARA SOUTO

Abokatua, Datu Pertsonalen Babesean eta Zuzenbide Digitalean aditua. Sektoreko profesional honek hamabost urte (15) daramatza berariazko irtenbide sortzaileak bilatzen betiere bere bezeroek ohiko jardunean datuak babesteko arautegia bete dezaten. Enpresa eta erakunde mota askotarikotzat jardun du, esaterako, Pymesentzat, enpresa handientzat, Administrazio Publikoarentzat baita irabazi asmorik gabeko entitateentzat ere. Horiexei guztiei datuak babesteko aholkularitza-eta auditoretza-proiektuak egin dizkie. Hainbat forotan ere gaiari buruzko eskolak eman ditu. Azken hamar urteotan EDE Taldea irabazi asmorik gabeko entitate-taldean aritu da. Horren karietara, Hirugarren Sektoreko entitateez eta haien berezitasunez ezagupen sakonak ditu. 

  1. HELBURUAK

• Datu pertsonalak babesteko kontzeptu eta ideia oinarrizkoak ulertzea.

• Datuak babesteko betebeharrak ezagutzea.

• Arautegia betearazteko gidalerroak ezartzea.

EDUKIAK

Datu Pertsonalak babesteari buruzko testuingurua • Egungo egoera. Europako arautegi berriak dakartzan berrikuntzak • Datuak babesteari buruzko kontzeptu oinarrizkoak • Betebehar nagusiak • Erantzukizun proaktiboa eta segurtasunaren kudeaketa • Herritarren eskubideak pribatutasunari dagokiolarik

  1. METODOLOGIA

Metodologia lantegi-formatokoa izango da. Giltzarri diren kontzeptuekin batera elkarteen errealitatera egokitutako adibide praktikoak ere landuko dira.

  1. BALDINTZAK

Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkartekideek izango dute lehentasuna.

  1. TOKIA

Gazte Gela. Maestro Zubeldia kalea, z/g. 48920 Portugalete

 

Doako inskripzioa. Sartu esteka honetan

Azken eguneratzea (Asteartea, 2018(e)ko urria(r)en 16-(e)an 11:21etan)

 
Hurrengo Jarduerak
No events