Inicio Programatutako ikastaroak LANTEGIA: LANTALDEAK DINAMIZATZEKO BALIABIDEAK GEUREGANATU

LANTEGIA: LANTALDEAK DINAMIZATZEKO BALIABIDEAK GEUREGANATU

LANTEGIA:

LANTALDEAK DINAMIZATZEKO BALIABIDEAK GEUREGANATU

Maiatzak 9, 11 eta 14 ● 9:30etik 12:30era

Irakaslea

silviamuriel

SILVIA MURIEL GÓMEZ

Gizarte eta erakundeen berrikuntzarako aholkularia

Beraren espezialitateak dira elkarte-ereduen eraldatzea, gizarte-erantzukizuna (barneko gizarte-arloa), emakume eta gizonen arteko berdintasuna, genero-ikuspegiaren transbertsalizazioa, 2.0 lan-inguruen erabilpena eta elkarteen psikologia.

  1. Lantegia

Formazio-saio hau Portugaleteko elkartegintzan dihardutenei dago zuzenduta, helburua delarik teknikak eta dinamikak ikastea, lantaldeetan, elkartearen barruan eta elkartetik kanpo ere parte-hartzea eraginkorragoa izate aldera.

Edukiak

Edukiek honako bi ardatz hauek dituzte:

LANTALDEAK KUDEATU

  1. oLantaldearen osaera, aniztasuna, zereginak. Kideen arteko harremanari buruzko orientabidea.
  2. oAtazari buruzko orientabidea: bileren kudeaketa, plangintza eta jarraipena, proiektuen kudeaketa eta parte-hartzerako jardueren diseinua, bilera sortzaileak, materialen prestaketa.

LAN-SAIOAK DINAMIZATU

  1. oLan-saioen plangintza. Parte-hartzerako teknikak eta betiko teknika batzuk ikasi.
  2. Metodologia 

Lan-metodoa parte-hartzailea izango da. Kontzeptu teoriko batzuk labur-labur landuko dira, baina adibide praktikoak ere erabiliko dira osagarri gisara.

Edukiak hobeto ulertzeko materiala emango zaie parte-hartzaileei.

  1. Betekizunak

Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkartekideek izango dute lehentasuna.

  1. Tokia 

Santa Klara kulturtegia. Bilera-aretoa. Bigarren solairua. Casilda Iturrizar kalea, 10. 48920 Portugalete

Doako inskripzioa. Sartu esteka honetan. 

  

Santa Maria, 1 – 1. 48920 Portugalete ~ 94 496 15 28 ~ Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu