Inicio Programatutako ikastaroak LANTEGIA: DIRU-LAGUNTZAK. PROIEKTUEN JUSTIFIKAZIOA ETA EBALUAZIOA

LANTEGIA: DIRU-LAGUNTZAK. PROIEKTUEN JUSTIFIKAZIOA ETA EBALUAZIOA

LANTEGIA: DIRU-LAGUNTZAK. PROIEKTUEN JUSTIFIKAZIOA ETA EBALUAZIOA

2018KO OTSAILAREN 19A, 10:00ETATIK 13:00ETARA

Irakaslea

silviamuriel

SILVIA MURIEL GÓMEZ

Gizarte- eta Erakunde-Berrikuntza arloko aholkularia.

Espezialitateak: antolamendu-ereduen eraldaketa, gizarte-erantzukizuna (barneko gizarte-esparrua), emakume eta gizonen arteko berdintasuna / genero-ikuspegiaren transbertsalizazioa, lan eremuen erabilpena eta erakundeen psikologia.

Lantegia

Formazio-jarduera hau oinarrizko mailan proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiten ikasteko da.

Lantegiak tresnak eta gidalerroak eman nahi ditu diru-laguntzak behar bezala justifikatu, proiektuen jarraipena egin eta oroit-idazki eraginkor bat egiten ikasteko.

Portugaleteko Udalak Boluntariotza Sustatzeko Diru-laguntzetarako deialdietan oinarrituta, lanean jardungo dugu behar bezalako justifikazio bat egiten ikasi arte.

Edukiak 

Boluntariotza sustatzeko diru-laguntzei dagokienez, justifikatu beharreko proiektuei egokiro jarraipena egiteko eta ebaluazioa egiteko kontzeptu oinarrizkoak landuko dira.

Edukiek atal hauexek izango dituzte:

  • Proiektu baten zioa.
  • Helburuen definizioa eta nola aurkeztu geroago ebaluatuak izan daitezen.
  • Proiektu baten helburuen eta jardueren jarraipena nola definitu.
  • Proiektuaren eta oroit-idazkiaren ebaluazioa.
  • Neurtu beharreko adierazleak a priori identifikatu beharra.
  • Diru-laguntzetarako deialdiaren alderdi jakin batzuk nabarmendu: sareko proiektuak, genero- ikuspegia
  • eta abar.

Metodologia

Lantegira bertaratzen diren guztien parte-hartzea funtsezkoa izango da. Kontzeptu teoriko labur batzuk ere azaldu arren, dagoeneko ebaluatuta dauden proiektu horietako batzuen aplikazio praktikoak txertatuko dira osagarri gisara.

 

Betekizunak

Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkartekideek izango dute lehentasuna.

 

Tokia

Adaka. Portugaleteko Boluntariotza Sustatzeko Zerbitzua. Santa Maria 1-1. 48920 Portugalete

 

Doako inskripzioa. SARTU ESTEKA HONETAN.

Azken eguneratzea (Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 08-(e)an 11:18etan)