Inicio Programatutako ikastaroak KOMUNITATEA ERAIKIZ JOLASAREN BITARTEZ - LUDOPEDAGOGÍA LANTEGIA

KOMUNITATEA ERAIKIZ JOLASAREN BITARTEZ - LUDOPEDAGOGÍA LANTEGIA

ludo-eus-cabecera

DINAMIZATZAILEA

TRESPIÉS KOLEKTIBOA

Trespiés kolektiboaren proiektuek honako ardatz hauek izaten dituzte: lanbide-prestakuntza, irakasleen trebakuntza, ludikoaren ikerkuntza eta animazio soziokulturala gaiak hauexek izanik: nazioarteko lankidetza, garapenari begirako hezkuntza, hezkuntza formala, generoa, gatazketako bitartekaritza, komunitateko medikuntza eta boluntariotza.

Kolektiboak bizikizunetan eta praktikan oinarritutako metodologia darabil. Ondoren, aurrekoaren azterketa kritikoari heltzen dio prozedura didaktikoaren ikuspegitik ezagutzaren teorizaziorako eta eraikitze kolektiborako, hain justu ere.

Deskribapena

Ekintza-baldintza hauxe da: ezagutu eraldatzeko, jolastu ezagutzeko.

Ludopedagogiaren metodologiari helduko diogu gai orotarikoetan esku hartzeko eredu gisara betiere ikuspuntu ludikotik. Egia esan, helburua da jolasteko gaitasuna berreskuratu, berriro balioetsi eta birsortzea zeren eta jolasa errealitatea berriro ezagutzeko ibilbidea baita.

HELBURUA

Gizarte, kultura, politika eta hezkuntza mailan lan egiten duten erakunde edo instituzioen barruko pertsonak eta profesionalak hezten laguntzea da jolasaren aukeren hurbilpen kontzeptual eta metodologikoa eskainiz. Berebat, jolasa loturak eta ezagupenak eraikitzeko alternatiba bat da jolasaren eta birsorkuntzaren arloan elementu teorikoak eta teoriko-praktikoak eskaintzen dituelarik.

HELBURU ZEHATZAK

Jolasteko gaitasuna berreskuratzea, jarrera ludikoa bultzatzea.

Parte-hartzaileak jolasaren garrantziaz ohartaraztea beste ekintza soziokultural batzuetan tresna lagungarri eta pertsonen oinarrizko beharren asebetetzaile gisara (jolasaren bigarren baldintza: tresna eta beharren asebetetzailea).

Jolasaren helburu eta zereginei buruzko gogoeta eta analisi teorikoa egitea.

Jolasaren eta birsorkuntzaren ekarriak ikertzea ogibide desberdinei edota talde- eta gizarte- esperientziei begira. Hala, haien ataza beste era aberasgarri batera burutu ahalko dute.

Parte-hartzaileei jarduera sorta bat ematea ekintza-tresna erabilgarriak izan daitezen.

METODOLOGIA

Ludopedagogia hezkuntza herritarrean sorburua duen hezkuntza-metodologia da. Helburu du gizarte-eraldaketa lortzea ardatza delarik prozesu sozio-komunitarioak lantzea jolasaren bitartez.

Proposamen metodologikoa bizikizunetan oinarritutako lantegietan lan egitea da. Lantegiotan jarduera ludiko askotarikoak lantzeaz gain, elkarrekin haietaz hausnartu egiten da. Izan ere, parte-hartzaileek haien efektuez eta eraginkortasunaz jardungo dute testuinguru eta proiekzio anitzen arabera, hain zuzen ere.

  1. EDUKIAK

Ludopedagogian eta haren metodologian sartzea. Jolasa: definizioak eta kontzeptuak. Jolasaren gaineko begirada pertsonalaren eragina gure egunerokotasunean. Errealitate ludikoa. Oroimen ludikoa. Sentsorialaren logika, emozioak, zaratak, topaketa txarrak, topaketa onak. Afektibitate- inbolukratzea, asaldatutako arrazionaltasuna.

  1. Baldintzak 

Portugaleteko irabazi-asmorik gabeko elkarteetako kideek izango dute lehentasuna.

  1. Tokia 

Santa Klara kulturtegia. Casilda Iturrizar 10. 48920 Portugalete

Doako inskripzioa gratuita. Sartu esteka honetan

Azken eguneratzea (Asteazkena, 2017(e)ko azaroa(r)en 08-(e)an 10:25etan)