Boluntariotza Sustatzeko Portugalete Uri Urena XIII. Saria 2020
![]() |
Portugaleteko Udalak urtero ematen die Boluntariotza Sustatzeko “Portugalete Uri Urena” Saria hala herritar bati nola entitate bati. Aurtengoan, 2020ko salbuespenezko bizikizunak kontuan hartuta, saria Portugaleteko herritar guztiei emango zaie haien boluntariotza eta elkartasuna aintzateste aldera. Izan ere, asko dira dena ematen ari diren herritarrak kalteberenak babestuta eta artatuta egon daitezen. Jendaurreko aintzatespen honetaz gain, abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna dela bat eginda, urteko boluntariotza-kanpainaren aurkezpena, Elkar zaintzeko garaia lelopekoa, egingo dugu. Kanpainak zaintza-lanak egin dituzten eta zaindu egin duten herritarren lana nabarmendu nahi du, haiek guztiek onena ematen baitute guztien hobe- beharrez. |
|
|
Azken eguneratzea (Osteguna, 2021(e)ko urtarrila(r)en 21-(e)an 13:02etan)