Boluntariotza belaunaldiartekoa egin nahi duzu eta IKT Inklusio Eragilea izan?
![]() |
Boluntariotza belaunaldiartekoa egin nahi duzu eta IKT Inklusio Eragilea izan? Manuel Calvo Fundazioak proiektu belaunaldiarteko bat abiarazi nahi du nagusiei sakelako adimendunak (smartphones) ezagutzen eta erabiltzen laguntzeko. Era horretara, jabekuntza eta inklusiorako baliagarri izateaz gain, zahartze aktibo bezain osasungarria sustatuko dugu.IKT Inklusio Eragileak izateko boluntario-talde bat osatuko dugu, nagusiek Smartphone-ekin zein zailtasun duten eta nola erabiltzen dituzten ikasteko asmoz. Ondoren, jarduketa-, prestakuntza-eta laguntza- plan bat diseinatuko dugu helburua delarik Portugaleteko eten digitala murriztea. Parte hartzeko konpromisoa urritik abendura bitartekoa izango da; jarduera astean egun bat edo bitan, egunero bi ordukoa izanik. Dena den, malgua izan daiteke. Izena ematen duten boluntarioek beharrezko prestakuntza jasoko dute. Animatuko zara? Harremanetarako: Manuel Calvo Fundazioa Santa María, 1 – 1. 48920 Portugalete Tel. 94 496 15 28 Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu |
Azken eguneratzea (Asteazkena, 2021(e)ko urtarrila(r)en 27-(e)an 09:46etan)